XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKALA 2 Km. Itsasotik 931 metroko altura du. 1:50.000 maparen 113 (Salvatierra) orrian dituen koordenadak, luzegoan, ; zabalgoan, .

Harripilak ez ditu neurri berdinak bere alde guzietatik, ez alturaz eta ez bere zabaleraren biribilez.

Zabalean, ifarretik hegora 10 metro ditu eta ekialdetik mendebalera 13,5 m.

Alturaz, hegoaldetik 0,40 m. besterik ez du, ekialdetik 1,50 m., ifarretik 1,30 m. eta mendebaletik 2 metrora heltzen da.

Izan ere, dolmena aurkitzen den tokia bera ere ez da ordeka, baizik maldan dago.

Harripilaren barnean, eguzkialdera, pago bat dago.

Eta harripilak, bere tontorrean zuloa du, eta zulo barnean hobiaren bi harri ageri dira.

Ifarraldeko harriak, 1,10 m. ditu luze.

Salkaldekoa irtenago dago baina 0,80 m. bakarrik ditu.